Hemendik aurrera ez da mademoseille tratamendua agertuko frantses agirietan. Le petit Robert hiztegiak eme (ustezko) ezkongabetzat jotzen du mademoseille, eta ustezko horrek ezkutatzen duen karga susmotsua desagertuko ez bada ere, zerbait da tratamendu ofizialak bedeinkatzen zuen diskriminazioa baztertu izana. Beraz, au revoir, mademoseille. Ez dakigu erabakia gustukoa izan duen berriro saltsa sexual betean harrapatu duten Strauss-Kahn mademoseille zaleak.
Gurean oso berandu agertu zen andereño hitza, hemeretziaren erdian, eta hasieran neska ezkongabea izendatzen bazuen ere, laster eskola-maistraren adiera nagusitu zen gure txikitako eskoletako señorita haien ordain gisa. Baina zein den bihurria hitzek egiten duten bidea! Frantsesek mademoseille kendu dute; gurean, aldiz, andereñok maistra ezkongabeak eta ezkonduak izendatzeaz gainera, hainbatek andereño deitzen die baita eskola-maisuei ere.
Hitz beste
Andereño
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu