Batzuek apokalipsia aipatu dute, eta hitza oso egokia iruditzen zait», esan berri du Günther …ttingerrek, energiaren komisario europarrak. Japoniako tragediaz ari zen, katastrofeaz, azken aldiko hondamendi handienari deitu dio apokalipsia.
Hitza egokia da, bai, baina ez komisarioak zioenaren bidetik.
San Joanen apokalipsiak munduaren akabera iragartzen baitu lau zaldun apokaliptikoen agerpenarekin (gerra, gosetea, gaitza eta heriotza), apokalipsia eta katastrofea berdintzen ditugu. Baina ez dira gauza bera, ez dira sinonimoak. Apokalipsia, berez, katastrofearen errebelazioa da, ez katastrofea bera. Eta zuzen genuke Japoniakoa bide beretik ulertzea. Iragarpen eta gaztigu moduan:
Horrela segitzen baduzue, hondamendi totala datorkizue.
Japonian gertatutakoaren oihartzuna ahultzen hasi ahala, entzungorrena egiten segituko diegu aldian behinnaturak eskaintzen dizkigun errebelazio/apokalipsi beldurgarriei.
Hitz beste
Apokalipsia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu