Nire arbasoek dirua zeukaten nekazari batzuek haientzat lan egiten zutelako. Begiak iltzatuta geratu zaizkit Czeslaw Milosz-en autobiografiako esaldian: ba ote dago argiago esaterik hain gutxirekin? Feudalismoaz ari da poetapoloniarra, baina ari da esplotazioaz ere, ari da espekulazioaz, interesen gainean, plusbalioaz, batzuk aberatsak izateko beste batzuek haientzat lan egitearen errealitateari buruz. Aberatsek dirua daukate, langileek, pisu-erosle hipotekatuek, behartsuek haientzat beharra egiten dutelako,nahiz ekonomiako manualetan ez den horrelakorik esaten. Ez behintzat hain modu sotil eta argian. Nola ba? Hobe da errealitate ekonomikoa iluntzea, lausotzea, konplikatzea, abstrakzioz eta teknizismoz betetzea. Ez ditugu hipotekak, kontratuak, bankuko estraktuak, argiaren fakturak ulertzen, ez tontoak garelako, beren hizkeratik espultsatzen gaituztelako baizik.
Beren hizkera propio iluna dute botere.
HITZ BESTE
Apropos ilundua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu