Paseoan, kartel bati eta besteari begira. Jasotzen ditudan proposamen eta mezuetan gaurko gure egoeraren argazki bat ikusi nahi nuke. Ezinezkoa egiten zait. Badakit kanpaina batean gaudela eta kanpainek ez dutela argazki zehatzetarako ematen. Kanpainetan usatzen den estiloak propioagoak ditu marra lodi baldarrak —ez du zertan, baina horretara ohitu gaituzte— zehaztapena eta araztasuna baino. Onartuta daukagun axioma bat da: kanpaina bat eta finezia elkarren etsai dira. Kanpaina batean dabiltzanek ezkongaien despedidetan bezala aparkatzen dute auzo lotsa. Gidoian doa.
Baina azken kanpainan aurrekoetan baino baldarkeria gutxiago izan da. Askori kanpaina lau aspergarria iruditzeraino. Hautagai gehienak oso motibatuta ote dauden, ez dakit. Baina ez gaituztela motibatu, horixe egia. Arrautza-azalak zapaltzeko beldurrez balebiltza bezala ari dira, partidaren aurretik markatutako estrategien gidoiari estu-estu lotuta.
Hitz beste
Argazkia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu