Argazkia

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 23a
00:00
Entzun


Lau emakume, elkar agurtzen eta harmonia onean. Argazkiak ez zuen, nik ikusi nuen bertsioan, kalitate estetiko handirik. Bai, ordea, esangura humano aparta.Pentsarazi egiten zuen. Galderak sortzen zituen. Datorkigunaz -etorri behar lukeenaz- hausnartzeko bidea zabaltzen zigun. Aipatu argazkian, ETAk hildako bi biktimen alarguntsak ikusten ziren, baita Jone Goirizelaia eta Gorka Agirre jeltzalearen alarguntsa ere, non?, eta Santi Brouarden eta Josu Muguruzarenoroimenez antolatutako ekitaldi batean. Rodero eta Doral ertzainen alarguntsek pauso bat eman nahi zuten -ez dute lehena- datorkiguna prestatzeko bide malkorrean.

Argazkian ageri dena ez da sinbolismo antzua: bi alarguntsen bidaiak joan-etorri eskuzabaleko -baina ez norabide bakarreko- bidaiak egitera gonbidatzen gaitu. Bidenabar, erreparatu beste esangurarik gabea ez den detailetxo bati ere: argazkian ageri diren lau pertsonak emakumeak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.