Hitz beste

Argazkitik at

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Alfonso Guerrarena izan zen ateraldia, trantsizioko lehen hauteskundeen ondoren: mugitzen dena, ez da argazkian aterako. Harrigarria da ezkertiar baten ahotan halako bat entzutea, baina txantxetan esan zuela desenkusatu zen gero. Sinestea libre da. Nolanahi ere den, iragarpen guztizkoa egin zuen: talde politikoetan —eta gizartean oro har—, mugitzen dena argazkitik kanpo geratzen da. Anatemaren infernuan. Onkeriaren erresumatik kanpo. Argazkian ateratzeko, ez mugitu, izan ortodoxoa eta esanekoa, ez adierazi ezer aldatzeko asmorik, ez jarri deus zalantzan.

ETArekin izandako azken negoziaketetan mugitu zirenak, Gobernuaren aginduz mugitu ere, argazkitik kanpo bota nahi dituzte. Eta, abia honetan, laster izango dira infernuko sutan. Eta ez dakit zergatik, burura datorkit Alfonso Guerra dela Espainiako Legebiltzarrean urte gehien daramatzan politikaria. Argazki guztietan dago. Bazekien zertaz ari zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.