Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ari naizela

2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Gazte euskaldunen kopuruak gora egin du hogei urtean, baina erabilerak, behera». Genekiena berretsi digute. Erants nezake, inkestarik gabe: «Nire belaunaldikoen erabilerak ere behera egin du». Inkestek, neurri batean, genekiena egiaztatzen digute. Ez dakigunari buruz ere galdetu beharko lukete. Zer egiten ari garen gaizki. Didaktikaren alor praktikoenetatik diskurtso teorikoetaraino, egiten dugun guztia al den osasuntsu. Senak esaten dit eta halatsu eskarmentuak ere: euskararen alde egiten den oro ez da euskararen alde.

Erabilera dugu, bistan da, arazo nagusi. Zorrotz begiratu beharko genioke hiztunok hizkuntzarekin dugun harremanari.Jardunak non egiten digun herren, non gelditzen garen motz, zein alorretan nekatzen garen gehien. Ari naizela ari naizela, jardunaren zein bidegurutzetan egiten dudan estropezu, zer nolako aldatzetan hartzen ditudan makuluak.

Oinarrian: gozamena eta hizkuntzaren poza non dauden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.