Hitz beste

Armairuan

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Mutikotan, orduko ikasle giro guztiz erdaldunduetan, deskubrimendu bat izaten zen ikaskideren batek euskara zekiela konturatzea: «Baina hik… hik… euskaraz badakik?». Ez da, nonbait, garai joanetako kontu zahar bat, armairua ez da oraindik guztiz hustu. Hori dio Jokin Melidak, euskara irakasle irundarrak, Argia aldizkariko azken alean: «Irunen euskaldun ugari dago, baina armairuan daude asko».

Hiztun asko, armairuan. Ez da espresioa entzuten edo irakurtzen dudan lehendabiziko aldia: orain hilabete batzuk —iragan urteko inuxente egunean, zer da ba kasualitate esanahitsua!— 'Sortir de l'armari lingüístic' liburua aurkeztu zuten Ferran Suay eta Gemma Sanginések, armairu linguistikotik nola irten aholkuak emanez hiztun katalanei. Xalbadorrek Odolaren mintzoa liburuan dioenak laburbiltzen du aholkuensorta: «Armairu zokoetan ez gorde nehola, zikint beldurrez edo nik dakita nola».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.