Uda eta irakurketa. Batak bestea balekar bezala mintzatzen gara. Egunkari eta irratiak ere gogotsu ekin diote urteroko kanpainari, eta hasiak dira galdetzen zerirakurri behar dugun udan, zer eramango dugun hondartzara, zerekin kargatu behar ditugun pilak.
«Un libro ayuda a triunfar» (Liburu batek arrakasta izaten laguntzen du) zioen aldarri ezagun ez hain aspaldikoak. Baina liburua eta arrakasta, badakigu, asma zitekeen baturarik gezurtiena da. Eta ia-ia sagarrak eta udareak batzea bezain ezinezkoa. Ez dira elkarren etsai izango, baina benetako liburu batek atezuan jartzen zaitu arrakastaren aurrean.
«Liburu batek uda hobetzen laguntzen du», horra egokiagoa dirudien beste eslogan bat. Baina hori ere, gezur galanta: liburu batekin ari denak ez du ligatzen, irakurketa eta zurruta ez dira bateragarriak, gaupasa dabilenaren orri-pasa ez da liburu batena.
Eta, oroz gainera, jakin liteke non ezkutatu den uda?
Hitz beste
Arrakasta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu