Hitz beste

Arrosarioa

Anjel Lertxundi.
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Arrosarioak errepikapenari zor omen dio bere energia espirituala, eta energia nuklearraren aldekoek, fedea indartzeko, lelo beti beraren indar espirituala bilatu diote beren arrazoibideari: Garoña ez da Fukushima, Fukushima ez da Chernobil, Chernobil ez da Hiroshima. Nuklearren aurkakoek, ordea, fede gutxikoak bezain tematiak izaki, joan zen igandean ere Garoñaren aurkako urteroko martxa egin zuten. Garoña ez dela Fukushima izango, baina, badaezpada, erreparatzeko kointzidentziei: klase eta potentzia bereko erreaktoreak daudela bietan, etxe berak eginak direla bi-biak eta urte berean —1971n— abiaraziak.

Atzo, Garoñatik ez oso urruti,istripu larria gertatu zen Marcoule-ko gune nuklearrean.Eta laster ere laster, nuklearren aldekoek beste misterio bat erantsi diote arrosarioari: Marcoule ez da zentral nuklear tipiko bat, ez da Garoña, ez da Fukushima, ez da Chernobil, ez da Hiroshima…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.