Hitz beste

Artez eta arteaz

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Arte modernoari buruz galdetu didate. Zertan den, nora doan, hondoa jo duen… Inork baleki, artetik gutxi lukeela, eta modernotik gutxiago, hori erantzun diot. Egiten den guztiari artea deitzea da gaurko joera. Ederki. Esango dute nahi dutena, baina Guggenheimeko motoen erakusketak gutxi zuen artetik. Ez naiz, bada, horretaz ari. Zertaz, orduan? Zerbait zer ez den esatea errazagoa izan ohi da, zer den argitzea baino…

Modernoa, berriz, berria da derrigorrez. Gaurkoa. Orijinaltasuna, ordea, oso baita zaila, hor dago beti eskandaluaren aukera: nabarmenkeriak oso laua du bidea —eta, gehienetan, laburra—. Aski da zementuzko aurpegia. Pirandellok aspaldi zioena: hori artifizioa da, ez artea. Egokitu zaion sasoia islatu behar duela arteak? Gure sasoia guztiz hutsalkeriara emana baitago, nago ikusten ari garen artea ere ez ote den halakoa.

Kazetariak hausnarketa optimistagoak espero zituen nigandik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.