Pentsa dezagun festa herrikoiak goitibehera bat direla. Goitibehera, aldapan badago, ia berez jartzen da martxan, herri honetan festak ia berez sortzen diren bezala. Karrikotxeak abiada hartu ohi du berehala, herritarrek antolatutako ekintzetara lagunak eta ingurukoak erraz biltzen baitira. Lagun giroak daukan pisuarekin, gustura doa jendea ziztu bizian: batzuk musika doan joaz disfrutatzeko prest, besteak barra-txandetan iji-ajan... Eta bat-batean, Udala agertzen da eta bide erdian konoak jartzen dizkigu izkin egiteko... eta goitibeheraren errodamenduetara makilatxoak sartzen ditu... eta nola ez, abiadura neurtzeko udaltzainak jartzen ditu bide ertzean... Goitibehera geldiarazi arte. Azken urteetako udal-gobernuek eta bertako zinegotziek egin digute hori Koadrila Egunarekin. Traba hauek jai-eredu konkretu bati jartzen dizkiote gainera, eredu parte-hartzaile bati, herritarrek berez duten jarrera aktiboa pasibo bihurtuz, txeke eta taloiekin festa herritarrak festa domatu bilakatzeraino.
Eta zer pasatu da aurten? Udala etorri eta zera esan digu herriko gazteoi: «Hara! Gure goitibehera garesti hau geldirik dago, jendeak ez du parte hartu nahi gure koadrila egunean. Egingo al duzue berriz ere zuen goitibehera paregabe hori, gureak, luxuzkoa izan arren, ez baitu ezertarako ere balio?».
Eta zein izan da herritarron erantzuna?: «Oraindik badugu festa herrikoien goitibehera bultzatzeko energiarik; urteak daramatzagu zuen esku-galga sufritzen, baina indarra eta irudimena sobera ditugu oraindik... Festaren bidez, sentitzen duguna adierazi nahi dugu. Eta hori badakigu egiten; ederki asko, gainera. Zuek ez etorri berriz ere festa animatzera, mesedez, herritik eta herriarentzat sortutako jaiek berezkoa baitute animazioa. Eta etortzen bazarete, gogoratuko dizuegu badugula lekutxo bat gure festa herrikoien eta jai parte-hartzaileen goitibehera honetan. Martxan jartzeko borondate guztiz bultzatzen duten lagunen tokia da; abiada hartu arte eskuak urratzen dituztenena. Toki eta zeregin hori zein den behingoz ikas dezazuen».
Amaitzeko, espero dugu azken urteetan udalak herri-mugimenduaren goitibeheraren errodamenduei makilatxoak sartzen ibili ostean jasotako irakaspenetatik ikasiko zuela. Eta guk garbi daukagu, jai-eredu parte-hartzaile bat bultzatuko duten lagunekin lan egiteko eta irriak osatzeko prest gaude, guretzako plazer hutsa da. Eredu parte-hartzaileari ezetz esatea herriari ezetz esatea delako.
Asteburu honetan Koadrila eguneko batzordeak antolatu dituen ekimenetan ikusiko garelakoan, gora Jaiak, herritik etaherriarentzat!
Irati Epelde. Gurekin Jai taldeko kidea (Zarautz).
Eskerrik asko!
Bi hitz, nahikoa azken egun hauetan sentitzen dudanaadierazteko.Duela astebete, Txagorritxu Ospitaleko LarrialdiZerbitzura joan behar izan nuen, eta bertan jaso nuena eskertu nahidut. Denbora luze eman behar izan arren, une oro zainduta sentitunintzen. Horren guztiaren meritua bertako langile guztiena izanzen: garbitzaileena, jagoleena, erizain-laguntzaileena, erizainenaeta medikuena.
Kexatzea erraza den moduan, esker ona adierazteaere bai: eskerrik asko!
Mari Lo Trigo Sabando. Gasteiz.
ZUZENKETA: Urriaren 21eko BERRIAko 45. orrialdean, Zizur Nagusian egitekoa duten Sorgin Gaua festa gaurko iragarri genuen. Ez da zuzena, ordea, azaroaren 27an ospatuko baitute jai hori.