Amaieraren amaieran

2018ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Lerroburuari lasai eta arretazbegiratzen badiogu, jabetuko gara, azken urte hauetan bizi izan ditugun hainbat aldaketak, bide berri baten atarianjarri gaituela. Ez dakit, orain arte izandako aukeretan ez bezala, aurrera begira, behar adina indarrik ba ote dugun. Zalantza onargarria da, ez baita txantxa izango datorrenari aurre egitea. Aurre egitekotan,dugun guztia emanda ere, eskas izan daiteke, eta arrazoi nagusietako bat hau: garai bateko langileen partaidetza, ez baitut ikusten behar lukeen neurrian. Nire ustez, langile munduan ez da lehen bezala «lan egiten», eta arrazoi zehatz bezain kaltegarria mahai gaineratuko dut; lan munduan epe motzeko errentagarritasuna txarra da.

Pena da, baina horrela ikusten dut. Duela ez hainbeste ezagututako elkarganako babes eta solidaritate irmo hura, ahuldu egin da langile munduan. Agian horregatik, jendeak ez du klaseen arteko banaketaz hitz egin nahi, baina, epe luzera, langile klasea da aldaketarako ahalmena agertu beharko duena. Ez da gaurkoa, denok dakigu independentziaren aldeko «iraultza» ez dutela egingo ondasunez lepodauden pertsonek, bere interesak arriskatuz. Bakarren batzuk bai, eta ezagunak dira, baina gehienek ez dute hori egingo.

Beharbada, poliki bada ere, gauzak aldatuz doaz, baina klase arteko aurrez-aurreko zahar eta anker honetan nahiz oraindik ez barneratua izan, etorkinak dira geroz eta gehiago beharko ditugunak.

Duela hamarkada batzuk bezala, gaur ere, etorkin asko sustrai argirik gabe datozen pertsonak dira, espainiarrak barne. Bere herrian zanpatutakoak, jaioterritik kanporatu dituztenak. Hauek, esku zabalik jaso, beraiekin zintzo lan egin eta kosta egingo bada ere, luzera funtsezkoak izango direla uste dut. Arrazoia argia da, langilea ez da sekula aske egiten, nazio batek zapaltzen duen neurrian. Langilea bere etorkizunaren jabe izango bada, aldarrikapen hori barneratua behar du. Bere etorkizun ekonomiko-ideologikoaren jabe izan behar du. Hor, aldarrikapen nazionala.

Gaur egun, garai bateanbezala, euskal burgesia txikiaren aukera «iraultzaileak» mahai gaineratu daitezke, baina langile munduan gehiago ez sakontzea oker handia da. Egia da, une jakin batean burgesia txikiak eta langile klaseak abertzaletasuna osatzen zutela uste izan zen. Beste batzuek, aldiz, soilik langile klaseak osatzen zuela uste zuten. Besteek, Maok erabilitako zenbait lerrori jarraituz, nazionalismoaren etsai nagusia oligarkia dela defendatu zuten, eta horren arabera burgesia txikia eta langile klasearen arteko batuketa zen prozesu iraultzaile independentista aurrera eramateko gaitasuna duena. Gaur ere, nire ustez, hortik doa gauza, baina azken fasean, bi elementu hauek lotu egiten dira.

ETAren barruan bazegoen hau garbi ikusten zuen jendea, aldiz, beste batzuek ez. Baina ideia ona eta garbia da, hor dirau, eta une honetan ere baikorra da. Gertatzen dena da, ez gaudela teoria lantzeko une egokian; halere, gehiago garatu genezake, eztabaida ideologiko gehiago behar baita.

Bai,egia da, behar asko aipa daitezke, baina gaur egun bizi dugun eraso egoeran, gabezia horiek saihetsezinak dira?

Politika egiteko era ere, asko aldatu da azken hamarkada hauetan batez ere XXI. mendeaneta ez bakarrik ezker abertzalearen inguruan, baina batez ere, inguru horretan. Dena dela, bada oraindik bere burua «asanbleariotzat» duenik, eta, neurrian bada ere, ezaugarri, aztarna edo xehetasunasanblearioak egon badaude, nahiz garai hartako asanbladak beste gauza bat ziren. Asanblada irekiak ziren, herritar askok parte hartzen zuen eta, bukaeran proposamen zuzenak onartzen ziren. Gehienetan, proposamen horiek ildo zehatz batetik joaten ziren, ezker abertzalearen ildotik. Geroztik denbora asko igaro da, eta akats aski egin. Agian, akatsen eraginez ezin da egoera hartara itzuli, edota, argiago esanda, akats horiek egon ala ez, ezin dugu itzuli. Etorkizuna epe motz eta ertainera ezezaguna da bizi dugun egoeran. Baina jarduera historikoaren ildotik, gizadia ez lurralde guztietan, zoritxarrez askatasunaren bidetik doa, hori ezin du inork uka. Aurrerapausoak eta atzerakoak ezagutu ditugu, baina, historian zehar, herriak askatasun handiagoa lortuz doaz. Herrien askatze prozesua ildo historikoan baitago, eta baita gizakiena ere. Gertatzen dena zera da: nazioa bera, gizakiaren aldarrikapen eta dimentsioa dela, era berean.

Bertatik bertara begiratzen badiogu, egun jorratzen ari garen bidea, nahiz askatasunaren tresnarik ez eduki bere baitan aurrerapausoak emateko aukera eskaintzen duen bide bakarra da. Hori bai, lehen aipatu bezala, ez dugu epe motz-ertainean askatasun arrastorik sumatuko, baina garaipen «partzialak»lortzeko aukerak bai, eta horiek beharrezko ditugu. Beti izan da horrela, garaipen partzialari ez zaio sekula uko egin behar, ezin dugu «denaedo ezer ez» dinamikan murgildu. Hor, nola uka denon artean lortutako koiunturazehatza eta garrantzitsua dela gaurkoa, nahiz nire izaera, koiunturarekin baino, historiarekin dagoen.

Inork ez dakiaskatasun osoa sekula erdietsiko dugun, beraz, beti borrokatu beharko da askatasunaren alde. Horregatik garaipenak lortzen ditugunean, nahiz partzialak izan horiek ez galtzeko beti egon beharko dugu borrokarako prest. Aurre egiteko, borondatea ez da aski izango bizi dugun egoeran. Lana, adorea, prestakuntza eta zintzotasuna dira tresnak.Diskurtso beroak, aldarrikapen sutsuak, lanari bide eman beharrean daude. Lanak eramango gaitu agintera. Beraz, langile zintzo etatrebeak nahiago, «denetarako» balio duenburuzagi alferra baino.

Lerroburua berreskuratuz,bide luzea, oso luzea egiteak, amaieraren amaieran kokatu gaitu, eta goi mailako jatetxearenantzera, ezin esan gure «jatetxe famatuenak» erabat asetu nauenik, ez baita egia baina egia da gose handirik ez dudala ezagutu. Beraz, ados nago egindako lanarekin. Ez adiorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.