Hernanin aurkeztu berria dute La plaza de la música - Amiantoaren historiak izeneko filma. Zuzendariak argitu zuen bere filma libre zirkulatzea nahi duela, jendeak ezagut dezan amiantoagatik sufritzen dauden langileen trajedia. Amiantoa urte luzez produktu normala izan da. Fabrikatzaileek soluzio oso ontzat saltzen zuten: beroari eusten dio, erraz maneiatzen da, isolatzaile primerakoa da, pisurik ez du... Amiantoa entzun ere egiten ez zenean edozein txokotan erabiltzen zen, teilatuetako uralitetan, fundizioetako labeetan, etxeetako isolamenduetan, kotxeen frenu eta enbrageetan, eta abar. Espainian 2002an debekatu zuten amiantoa saltzea. Milaka herritar daude izorratuta amiantoagatik; ugaritu egin dira kantzerrak eta asbestosiak eragindako mesoteliomak. Galdera latzak sortzen ditu:Nola ez da neurririk hartu XX. mende hasieratik ezaguna bazen arriskutsua zela? Oso antzekoa da gaur egun hondakinak erretzearekin gertatzen ari dena. Munduan mediku asko ari dira salatzen hondakinak erretzea arriskutsua eta kaltegarria dela. Amiantoarekin gertatu denarekin ikasi beharra dagoela. Baina, bitartean, hondakinen erreketatik negozioa egiten duen patronalak eten gabeko propagandan segitzen du, justu amiantoa saltzen zutenek esaten zituzten argudio berdinekin. Bizkaian lortu dute. Orain Gipuzkoan ari dira. Herritarron esku dago nahikoa da! esatea gure osasuna eta gure seme-alabena izorratuz negozioa egin nahi duten enpresaburu eta politikari axolagabeei.
Malores Etxeberria. Hernanin Zero Zabor.
Amiantoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu