Aski da

Mikel Fernandez. Carlos Cristobal
2010eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Saharar Herriak kanpaleku bat antolatu zuen, Aaiunetik hurbil. Ordutik hona erasoak etengabeak izan dira. Ohikoa denez, Marokok inpunitate osoz jokatu du, eta Espainiar Estatuak bere ardurei bizkar eman die, ezikusiarena eginez. Honek guztiakargi erakusten digu batzuentzat dirua herri oso baten duintasuna eta oinarrizko eskubideak baino askoz garrantzitsuagoa dela. Aski da!

Mikel Fernandez. Barakaldo

Sufrimendu pertsonala

23 urte eman ditut PSOEren militantzia politikoan Nafarroako Parlamentuan. Jarduera politiko horregatik ia hogei aldiz izan naiz saharar errefuxiatuen kanpalekuetan Tindufen (Aljeria). Sahararako irtenbide bakarra autodeterminazio erreferenduma dela defendatzen dut. Irtenbide hori Marokok blokeatua dauka, Frantziako eta Espainiako konplizitatearekin.

Gaur arte.

Nanak -Saharako neska bat, 17 urte beteko dituena saharar errefuxiatuen kanpalekuetan, eta «papi» deitzen nauena 9 urte zituenetik- honako mezua igorri dit: «Papi, atzo ezagutzen zaituzten espainiar batzuekin egon nintzen, eta esan zidaten Zapateroren sozialistena zinela. Nik esan nien uste nuela ezetz, beti lagundu izan gaituzula asko hezkuntza eta osasun gaietan, eta esaten didazula beti egongo zarela gurekin. Bai, ezta?

Honenbestez, formalki baja eskatzen dut PSN-PSOEn, eta lehenbailehen egitea nahi nuke, Nanari erantzun ahal izateko.

Carlos Cristobal. PSNko kide ohia

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.