Atzotik biharrera

Jon Eskisabel.
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun


Aurrera egiteko, atzera begiratzea bezalakorik ez dago, batzuetan. Joan gaitezen 60ko hamarkadara, kulturgintzan dena egiteko zegoen garaira. Dena egiteko, baina ezer egiteko tresnarik ez. Herri mugimenduak hartu zuen aitzindaritza, herria bihurtu zen kulturgintzaren elite. Besteak beste, antzerkigintza eta kantagintza hauspotu zituen, gerora horrenbeste fruitu ekarri dituen zuhaitzaren hazia landatu zuen. Baina hori atzo zen.

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkateak (EHAZE) lehen Antzerkizale Eguna ospatuko du gaur Villabonan. Eta Iñaki Beobide omenduko du; hain zuzen, urte haietan euskarazko antzerkigintzaren bultzatzaile nagusi izandako Jarrai taldeko zuzendari ohia. 40 urte geroago, egoera alderantzizkoa da. Tresnak egon badaude, baina herria jada ez da motorra, merkatu globalizatua baizik, eta lehia horretan gure antzerkigintza ezezagun eta ikusezin bilakatu da.EHAZEk atzera begiratu nahi du, Jarrairen espiritua berreskuratu eta etorkizuna gaurko egunetik eraikitzen hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.