Aztnugal

Martin Arratibel
2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Hori da nire semeak eskatzen zuena torturatzen ari ziren bitartean. «AZTNUGAL», hori da Euskal Herriko gazte guztiek torturatzaileen eskutik pasata botatzen duten garrasia. «Noiz arte?» galdetuko nieke hemengo politikari guztiei. Zer egiten duzue elkar haserretuta eta elkarri trapu ziki-nak botatzen? Hainbeste balio dauka parlamentu, gobernuedo udaletxeko aulki horrek?Euskal Herriko problemak baztertu egiten dituzue eta gure seme-alabek zuek egin behar dituzuen lanak euren bizkar gainean hartu beharra daukate zuen ahultasun eta alferkeriak ikusita.

700 preso baino gehiago eta hainbat errefuxiatu daude; zuen errua dela ez dut esaten, baina argi eta garbi dago zuen laguntzagatik ez direla guk nahiko genukeen bezain azkar aterako. Inkomunikazioan, ez genekien gure seme-alabak non zeuden, eta hainbat jende kalera atera zen. Zuek ere han egon zineten, baina zein azkar ahazten zaizkizuen besteon minak? Zuen lana bete eta hurrengo egunean gazte horien lagun, guraso eta aldeko jendeari lotsarik gabe gauza horiek gehiago ez gertatzeko lanean ari direnak kanpoan utzi nahi dituzue.

Zertarako nahi duzue kargua? Lanerako? Edo karguetan sartzen zaretenean denbora pasa orain arte egin duzuen bezala eguna pasatzen uzteko?

Hau oihu bat da! Ea noiz ikasten duzuen gazteen lanerako elkartasunaz, askatasunaz... bakoitzak bere iritzia eman eta denon artean lanean hasteko.

Esango duzue ez naizela inor ezer esateko, baina, Patxi Arratibel Garziandiaren aita naizen aldetik, uste dut badaukadala eskubidea zuen lana kritikatzeko. Ikusita dago nahi duzuena egiten utziz gero (zuei bost axola!) ez garela inora joango. Garaia da menpekotasun hori alboratu eta beste alderdi politiko batzuen morroi izateari uzteko. Ikusten den bezala, ez ditut izenak ematen, baina garbi izan ez naizela zuetaz ahazten.

Hemen esandakoa bakarren batek bere gain hartzen badu, berak jakingo du zergatik. Gazteleraz esaten den bezala, el que la pille para él...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.