Bat-egiteak
El País egunkariak igandean argitaratutako galde-erantzun luzean, Arnaldo Otegik berretsi egin ditu ezker abertzaleak azken hilabete luzeetan abiarazitako prozesuaren ildoak. Kartzelatutako buruzagiaren eta kalean direnen arteko bat-egitea erabatekoa da, inork zalantzarik bazuen.
Iritzietan bat-egite gehiago ikusi da asteburuan, Arnaldo Otegiren adierazpenak hizpide hartuta. Eta Madrilgo elkarrizketa eta hitzarmenen ostetik, Zapatero eta Ortuzar Otegiz mintzo entzunda, aurrekontuez eta transferentziez gain beste gai batzuk ere lotuta edo lotzear badauzkatela pentsa liteke. Deigarria baita kartzelatutako buruzagi bati hitzetatik ekintzetara igaro dadin exijitzea, eta ez hura kartzelatik atera dezaten -ekintzara igaro dadin-.
Dena den, adierazpenetan, Rodolfo Ares Jesus Egigurenengandik bezain urrun daude zenbait buruzagi jeltzale elkarrengandik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu