'Batu gaitezen'-ekin bat egiten al du Iñigo Urkulluk?

Ni neu
2010eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Irakurri dut Batu gaitezen, Joseba Egibarrek larunbatean idatzitako artikulua eta proposamena, eta ez dago gaizki idatzia. Baina EAJko buru Iñigo Urkullu jauna honen alde ote dago, bada? Zeren ikusten dut Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Ares jaunak esan eta egiten duen denari men egiten diola EBBko lehendakariak, eta Batugaitezen hau ez dator horrekin bat. EAJ zein norabidetan abiatuko ote da? Batera edo bestera egingo dute edota betiko moduan alde bietako botoak batzen ahaleginduko da? Nahi dut, baina hauetaz ez naiz fio...

Ni neu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.