Bazen behin herri txiki batean Aitzbarna izeneko elkarte bat. Hango lehen bazkidea Prontxio Auzmendi apaiza zen; ez zen bertakoa, baina gazte zela etorri zen herri horretara. Hamaika otordu egina zuen berak herritarrekin. Urteak aurrera joan ziren, eta erretiratzeko garaia iritsi zitzaionean, burutazio bat izan zuen: elkartea kokaturiko parroki etxearen egoera erregulatzea.Herriari kultur etxe batek bizia emango ziola, eta herritarrei berri eman zien. Herritarrek pozez hartu zuten albistea. Parroki etxea kultur etxe apain eta dotorea bilakatu omen zen. Hauxe izan zitekeen Aizarnan gertaturikoa, baina zein urrun gauden horretatik. Hasierak balio badigu ere, jarraipena aldatu beharra dago: ... urteak aurrera joan ziren, eta erretiratzeko garaia iritsi zitzaionean, burutazio bat izan zuen: «Kosta ahala kosta, neu hemendik joan baino lehen elkartea hortik kanporatuko dut, etxeak egin eta parroki etxea salduko dut, apaizetxe bat egingo dut, edo auskalo zer». Eta horretan jarraitzen dugu, bi urte liskarrean,udalaren bitartekaritza ezereztatua. Munilla Jauna ez da gai izan elkarrizketa bakar bat bideratzeko. Aurreproiektua aurkeztuko omen dute laster udalean. Zer bururatuko ote zaie orain? Herriko apaiza ezezagun egiten zait, haserre eta ezinikusi ugari sortu du eta oraindik harro eta burua tente duela agertzen da. Ipuin honen bukaera polita izatea gustatuko litzaidake.Dena den, nik aspaldi utzi nion «amen» esateari.
Itziar Bergara. Aizarna.
ZUZENKETA: Atzo, 21. orrian zioen Maria Colera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea zela, baina Bartzelonako Unibertsitatekoa da.
Bazen behin...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu