1. Euskararen aldeko makro festen garaiaren gainbehera iragartzen hasiak zirenek huts egin zuten igandean Atarrabian [...].
2. Bertzetan ez bezala, Paz Ziganda ikastolako aita-amek bazuten inguruko udalen konplizitatea, baina horrek ez ditu gainerako lanez arindu [...].
3. Kontra-sua latzagoa gertatu da aurten [...].
4. Eskuliburuko exkertiarkeria ez da erabat iraungi gure artean; batzuei neke zaie kaskoratzea ez daudela elkarrekin kontraesanean euskara eskola publikoan hedatzeko eginahala eta sare itundu euskalduna indartu nahia.
5. «Tuteran bai, Iruñerrian ez» diotenak ez dira oraino jabetu Oinez bezalako ospakizun baten estrategikotasunaz. Nafarroan, euskararen aldeko bataila [...] hiriburuan eta hiriburuaren inguruan jokatzen ari da gehienbat.
6. Etorkin hegoamerikarrak ikusi ditugu lehen aldiz zirkuituan [...].
7. Igandeko arrakastak batzuei piztu dien sumina ikusteko adibide franko ziren atzo Diario de Navarra egunkariaren bertsio digitalean.
8. Eskoziarrek jarri zuten giroak zer pentsatua eman behar luke hurrengo ekitaldietarako. Kanpotarrek balio erantsia ematen diote festari [...].
9. Ekitaldi ofizialean, PSNko ordezkarien densenbarkoak Nafarroa Baikoena berdindu zuen ia-ia [...]. Hauteskundeak hurbiltzen ari direlarik, euskaltzaleak jende interesgarria bilakatu gara bat-batean. Zeren truke egonen ginateke gure botoak salgai jartzeko prest?
Bederatzi iruzkin igandekoaren harira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu