Berriz ebanjelizatzea
Espainia berriz ebanjelizatzea. Horixe eskatu du katolikoen Benedikto XVI.a aita santuak Galiziara egindako bisitan. Egungo «laizismo erasokorra» II. Errepublika garaian zegoen «antiklerikalismoarekin» parekatu du Ratzingerrek. Garai hura aipatuta ondorengoari buruz isilik geratzeak galdera bat dakar: hobea izan al zen frankismoaren aldia aita santuaren iritziz? Historian gertatutakoak eta Francorekin Elizaren jerarkiak izan zituen harremanek erakusten dute erantzun posible bakarra dagoela, aitortzea politikoki zuzena ez izan arren.
Eta berriz ebanjelizatzea eta horrelako hitzak aipatzea kezkagarria da; besteak beste, Ameriketan katolikoek herri indegenekin egindako genozidio eta krimen lazgarriekin lot baitaiteke. Baina, anakronismoa ere bada. Eliza katolikoa iragan loriatsuari begira dago, malenkoniaz. Egunotako jendetzaren epelak lauso diezaioke akaso daukagun errealitatearen gordina. Alegia, ebanjelioa zer den gero eta herritar gutxiagok dakitela. Eta, harekiko interesa, are eta gutxiagok dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu