Betikoa

Koldo Aldabe.
2010eko urriaren 23a
00:00
Entzun


Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak ez du itxaroterik nahi izan. Loiolako garaietan bezala, erakutsi nahi du balizko prozesu guztien gainetik dagoela, eta ez Zapaterok ez beste inork ez duela eragotziko berak bere justizia egitea.

Aliatu ezin hobeak ditu, gainera, Espainiako Poliziako bi sindikatu nagusiak, herenegun bertan Espainiako gobernuburuari ezker abertzaleri «arnasa ematea» leporatu ziotenak.

Eta Espainiako poliziek hamabost gazte atxilotu zituzten, atzo, Euskal Herrian -bat Katalunian- Marlaskaren aginduz. Hamabost gazte independentista atxilotuta eta inkomunikatuta, eta Rubalcaba bera Zapateroren diskurtsoaren aurreko adierazpenak egitera behartuta (?), Patxi Lopez ezker abertzalearen melodia osatu gabeaz mintzo zelarik, Moncloan zer esan behar zuten jakin aurretik.

Zertara dator, beraz, operazio hau?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.