Biktimak eta Segi

Josu Torre › Deia
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Damutzea ez dela aski, kartzela zigor osoa bete behar dutela, norbere etxeko baten heriotza, erailketa egin duenak, damuarekin konpontzeaz ez dira ados ETAren biktima izanaz bilduz osatu diren elkarte batzuk. «Ongi da damu izatea baina ordain dezatela zigor osoa edo hobe betikoa» esanez lasaitu nahiko zuen askoren arteko biktimetariko baten arreba. Ez dut horregatik gaizki esango neska hortaz, ezta gutxiagorik ere. Bere barruko mina ateratzea zilegi ez ezik beharrezkoa duelako. Egin ezazu negar, aldarrika ezazu hiltzaileen kontra. Ahal bazenu, dena den, ez ezazu politikariei utzi zure negar eta minbera hortaz baliatzen!

Baina erantzukizunik ez duen arren, hark ere jakin beza munduan bera ez dela bakarra[...]. Ba dela biktimarik neurri berekoak edo apalagoak beste alde batzuetan eta hauek ere badutela bere samina erakutsi eta aldarrikatzeko eskubiderik.

Une honetan, eta berriro, atxilotu edo epai bidean diren Udalbiltza edo Segiko kideez aritu naiz.[...] Udalbiltzako bateri honako hau entzun diot «ETAkoak garela? Ba ez nekien eta izanaz gainera jakitea ere ez legoke gaizki» [...] «Gazte independentisten aurkako sarekada» agindu zuen Grande Marlaskak idatzi nuen duela 11 hilabete bazter edo zirrikitu honetan. [...]«Borroka armatua beharrean bizitza normala egiten duten ordezkari politikoak» gehitu zuen epaile izartzat burua duen horrek. Hori, duela 11 hilabete, orain, beste hainbeste.

Ez al da bada horixe «Borroka armatua beharrean politika» egitea mundu guztia atzetik gabiltzan helburua? Bata eta bestea, haiek eta gu, ezkerreko edo eskuinekoak, agintean daudenak eta aginduak, denok aho handitik ez diogu besterik, armak utzi eta politikari atxiki. Hori berori egiteagatik gazteak atxilotzen ba dituzte, zertan ari gera?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.