Biziak salbatu

Xabin Makazaga.
2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun


George W. Bushek, gezurra gezurraren gainean jartzeaz gain, lehendik esanak zituenak aitortuditu bere autobiografian: Guantanamoko torturek -«galdeketa teknika aurreratuak», haren hitzetan- biziak salbatzen lagundu zuten.

Autobiografiarik ez, baina ageriko autoinkulpazioa egin berri duena beste presidente ohi bat da. ETAko zuzendaritza biltzekoa zen etxea zartarazi eta denak akabatzeko aukera izan zuela mahai gainean, eta ezetz esan zuela. Eta ez zela lasai geratu, baietz esanez gero zenbat bizi salbatuko zituzten burutik kendu ezinik ibili zela. GALik izan ez balitz ere, eskandaluzkoa. PSOEn, inork ez du gaitzetsi Gonzalezen jokabidea. Jaurlaritzak, epel, haren adierazpenak ez direla egokiak izan esan du.

Tortura eta hilketa, biak justifikatzen ari dira Bush eta Gonzalez. Zuzenbide estatua eta demokrazia egokiak direla esaten ari dira, arauak urratzeko aukera baldin badago, komeni denean.

Bushek damurik ez du erakutsi. Eta Gonzalezek, izatekotan, ez eginaren damua utzi du agerian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.