Doping

Jesus Mari Mendizabal › El Diario Vasco
2010eko urriaren 8a
00:00
Entzun
[...] Isilik samar joan berri dira ahantzien zokora D. Rebellin, E. Mosquera, Marga Fullana, David Garcia eta abarren kasuak. Orain Alberto Contador-ena atera dute argira. Eta hau akabua da, akabua denez hau! A ze nolako iskanbilak ahoz aho, orriz orri! Arestian aitatuak, akaso, dopatuko ziren noski; baina gure Contador ez, horratik! Sasia beti maldaren alde.

Kristorenak eta bi asmatuko dituzte, gaur Albertoren eta bihar auskalo noren, buruak garbitzeko; baina alferrik dabiltza. Zikin-estalia emango diote, egia garbiaren antza; baina kia! Jendea aspaldi hasia da susmo txarrak hartzen. Ni ere iruditua aspaldi hartua nago, gaur egun kirol askotan irabazle ateratzen dena podiumean, gutxi-asko dopingaren bezero dabilela [...].

Adiskide kiroletan asko aritu eta oso aditu batek deklaratzen zidan Tour-eko pelotoi osoa (medikuak barne) tori eta tati batean dabiltzala dopiñarekin [...]. Ezin lezakeela giza gorputzak hogeitaka egunetako halako traturik jasan. Larrua hezurrei josita, gazitutako sardinak diruditela, sasoi betean daudela karreristak; bai. Baina jan garbi hutsa ahula dela halako lanerako [...]

Klenbuterola dela, odol-poltsen plastikoa dela, urtean urtean baino kirolari gehiago ageri zaigu susmopean. Denek dute hasieran beren burua zuritzen. Eta Irunen erositako zerri-solomoa jan bide zuen kasualitatez Contadorrek. Eta kasualitatez berari bakarrik onik egin ez zion euskal okelak. Hummm!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.