Ebidentziak
Atxilotuak bost egunez inkomunikatuta edukitzeko Espainiako Estatuko segurtasun indarrek daukaten ahalmenak torturari bidea irekitzen diola salatu izan da behin eta berriro. Bost egun horietan atxilotuak torturatzeko aukera dutela, ia inoiz ez baitzaizkie inkomunikazio aldian tortura eragozteko neurriak aplikatzen. Hori jakina da. Jakina den bezala Espainiako Gobernuak zer dioen inkomunikazioari buruz eta nola erantzuten dien horren aurka mintzo direnei; hortxe joan den astean NBEko kontalariaren txostenari buruz esandakoak.
Bost egun horiek igarota ebidentziak agertzen direnean, ordea... Xabier Atristainek eta Juan Carlos Besancek orbanak dituzte oraindik -haien kontakizuna beldurgarria da-, eta Atristainen ofiziozko abokatuak ez zuen izenpetu haren deklarazioa, bere defendatuaren egoera ikusita. Ondorioak ateratzeko, ez dago Venezuelako enbaxadore izan beharrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu