Eguraldiari so, Cancunen
Kiotoko protokoloaren lekukoa hartu beharko duen akordiora iristeko itxaropenik gabe bildu dira Cancunen ia 200 herrialdetako ordezkariak. Iaz Kopenhagen aurreikuspen hobeekin bildu ziren, baina porrot egin zuten. Eta, klima aldaketari aurre egitea herrialde gehienek lehentasuntzat hartua duten arren -hitzez behintzat-, hitzarmen globala lortzeko eragozpen nagusia AEBen eta Txinaren arteko lehia da.
Munduko bi potentzia nagusiak dira, eta berotegi efektua eragiten duten gas gehien isurtzen duten bi herriak, alde handiz. Bien arteko talka ekiditeko modu bakarra, AEBek konpromiso lotesleak bere gain hartzea da. Horrek mugituko lituzke Txina, India, Brasil, Hegoafrika...
Baina, krisiak jotako garai hauetan, Obamaren gobernuak zurruna dauka gerria, eta gihar askorik ez. Wikileaks-en jokaldiak ere ez zion askorik lagunduko giroa goxatzen. Akordio globalik ezean, alde bakarreko urratsak edo keinuak beharko dira, ikusi nahi ez duenari bidea erakusteko. Ea Durbanen zer giro dagoen, abenduko goi bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu