Esnatu

Andoni Mujika › Argia
2010eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Eraikuntza nazionala, herrigintza, gizartearekiko kezka, konpromisoa... Espresio askoideia berberaren bueltan. Guztiak gustuko ditudan arren, uste dut termino argiagoak eta indartsuagoak erabili behar ditugula behingoz.

Hogeita batgarren mendean herri eraginkorra izan nahi dugu. Horretarako, anbiguetateen lurraldeetatik irten egin beharko genuke eta iparra (aberria-estatua) modu esplizituan jaso. Estatua edukitzeak ere, herri baten askatasuna eta nortasuna bermatzen ez duen garai historiko honetan, nola jarri genitzake zalantzan aberria eta estatua? Egun, bere etorkizuna estatu terminoetan definitzen ez duen herria hilik dago aldez aurretik, eta estatua izanda ere, kontuz.

Gainontzeko estatuek estatua izateari uko egiten dieten unean, orduantxe utziko diot abertzale izateari eta estatua aldarrikatzeari. Eta bitartean? Indar ekonomiko, intelektual, sozial, politikoak... norabide horretan jartzea da pista nagusia. Kontzientzia eta heldutasunaren garaia da. Edozein herrik helburu anbiziotsua eskuratzeko pertsona eta erakundeen konfluentzia behar du. Herria eraikitzetik aberria eraikitzera jo behar dugu, frente guztietatik eta despistatu barik. Espainia esna dago, eta gu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.