Estatu ziberterrorismoa
Erasoak eragin digun kaltea handia da, baina ez da ezer Papuako indigenak edo Botswanako boskimanoak jasaten ari direnarekin alderatuta. [...]Gure aurkako indar aliatuak erraldoiak dira; bataila hau irabazi egin digute, baina guk ez dugu sekula amore emango». Horrela mintzo dena Stephen Correy da, Survival International erakundeko zuzendaria. Asteon estatu ziberterrorismoaren biktima izan da erakundea. Haren webgunea guztiz hondatuta geratu da.
Botswanako eta Indonesiako gobernuak edo haien aliatuak jo dituzte egiletzat, nekez frogatuko duten arren, erasoaren sistemak milioi asko balio baititu eta ez baitago frikien esku. Survivalek bi gobernuok biluzi ditu. Joan den astean bertan, Indonesiako tropak Papuako indigenak torturatzen ageri ziren bideo bat agerrarazi zuen Survivalek. Bideo hori zabaldu duten webgune gehiagori ere eraso diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu