Euskara Foru Aldundian

Karmele Aierbe Ezker abertzaleko kidea
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Kultura diputatuak adierazi berri du artikulu batean, hizkuntzaren etorkizuna ez dagoela bakarrik loturik normalizazio juridikoarekin, baizik, batez ere, egiazko normalizazioarekin. Eta hizkuntza baten irudia eta erabilera soziala indartzeko bideeraginkorrenetako bat da lidergo posizioan direnek erabiltzea.

Marketing instituzionalak dena ondo doala azpimarratzen du, Euskal Herrian burutzen diren hizkuntz politikek dituzten hutsuneak ezkutatzeko.

Diputatuak normalizazio juridikoaren eragina ahultzen du; baina jarrera horrekEuropako hizkuntzen arteko berdintasuna baztertzea eta desberdintasuna bultzatzea ezkutatzen ditu; hau da,euskararen mendekotasuna zuritzen du; eta horregatik ahalegintzen da euskararen mendekotasuna disimulatzen beste kontzeptu eraginkorren artean. Hala nola, egiazkonormalizazioa, hizkuntzaren irudia eta erabilerasoziala.

Gipuzkoako Kultura diputatuaren artikuluak duenhelburua egindako lanaaditzera ematea baldin bada ere, artikuluak berak erakusten du Gipuzkoako Aldundiaren euskararen erabilera normaltzeko politika oso eskasa dela.

Biztanleriaren erdia baino gehiago euskalduna izanik, Euskal Herriaren herrialderik euskaldunenean emandako pausoak ez dira nahikoak, ez bide onean emanak eta ez dago lidergorik euskararen erabileran.

Pausoak ez dira nahikoak, hiru hamarkadaren ondoren, euskara ez delako Gipuzkoako Aldundiaren lan hizkuntza.

Pausoak ez dira bide onean ematen ari, erdara delakohizkuntza normalkuntzaren helburu; eta soziolinguistikak dio bi hizkuntzakjardungune bera dutenean, bat soberan dela; etahizkuntza ahula dela galtzen dena.

Bestalde, ez dago euskararen lidergorik; lidergoa, izanez gero, administrazioaren lidergoa izango da; gainerako administrazioek Gipuzkoako Aldundia baino gutxiago egin dutelako.

Bestela nola esan daiteke, 2008an Aldundia izan dela Bikain ziurtagiri bat eskuratu duen herri erakunde bakarra, eta Kirol Zuzendaritzaren zerbitzuan lortu duela bakarrik? Haur eta Gazteen zuzendaritzak 2010ean lortu berri duela, baina erdi mailakoa; eta goi mailako Bikain ziurtagiria Ogasun eta Finantza Departamenduko Erakundeekiko Konpromisoen eta Udalentzako Laguntzaren Zerbitzuak eskuratu duela bakarrik? Eta gainerako Zerbitzu eta Departamenduetan zer?

Bikain Ziurtagiria jaso duten zerbitzu guzti horietan erdaraz ere egiten da.Hori ez al da erdararen lidergoa?

Gipuzkoako Kultura diputatuak honakoa dio: «Bide luzea dugu gure aurrean, euskarak bizitza osoa izan dezan gure eguneroko zereginetan».Ados gaude. Horregatik,euskaraz biziko den Euskal Herri euskalduna eraikitzeko ezinbestekoa da hizkuntza politika berria etaeragingarria.

Gipuzkoako Aldundia lidergo posizioan da politika hori bideratzeko eta prozesua partekatzekoeuskalgintzarekin, eragile soziopolitikoekin, sindikalekin, instituzioekin etanorbanakoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.