Ez alferrikakoak
Ezker abertzaleak egin dituen urratsak eta adierazpenak ez ei dira nahikoak, baina ezta alferrikakoak ere, atzo Espainiako gobernuburuak esan zuenez. Zapateroren adierazpena ere ez da nahikoa, eta ez ahal da alferrikakoa izango. Alderdien Legea gogortzeko proposamenak hor baitirau, besteak beste.
Urrats gisa garrantzitsua da agintari espainiarraren adierazpena, gobernua zeharo aldatu duen egunean eginikoa baita. Gobernu berri horretan bi pertsona dira nabarmentzekoak: Rubalcaba eta Ramon Jauregi. Lehenak askoz pisu handiagoa izango du orain. Bigarrenak Euskal Herriaren ezagutza dauka.
Ezker abertzalearena baino gehiago ETAren urratsa da espero dena; su-eten iraunkor eta egiaztatzeko modukoa. Hor ikusiko da Zapatero-Rubalcaba-Jauregi hirukotea alferrikakoa den edo ez. Haien etorkizun politikoa eta Euskal Herriarena jokoan izango den unean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu