Ez gaitzatela nahas

Julen Etxeberria. Sortzen Ikasbatuazeko kidea
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Leku ezberdinetatik jaso dugu egun hauetan erkidegoko irakaskuntza publikoan 1.000 lanpostu egonkor gehiago izango ditugula lanean denbora gutxian. Berri ezin hobea, dudarik gabe. Ohar honen bitartez, ordea, botatako mezua propaganda hutsa dela salatzea nahi genuke gure elkartetik. Errealitatea oso bestelakoa da gure egunerokoan: ikasturte honetan iazko langile kopuru berdina dugula adierazi digute behin eta berriro. Baina aldiz, ez dute azaleratu langile kopuru berarekin 100 gela baino gehiagoko hazkundea ezkutatu dutela. Bakoitzak atera ditzala kontuak. Ondorioz, ikastetxe eta ikastola publiko askotan irakasle gutxiago ari dira aurten lanean gela kopuru berdina izanik ere.

Ozen adierazi nahi diogu euskal jendarteari 1000 lanpostu sortzea, aipatu irakasle kopuru horri kontratua aldatzea suposatzen duela, ez, inola ere, irakaskuntza publikoak irakasle gehiago jasotzea. Gainera, behin oposaketak aterata ere, ez da saila presaka ibiltzen postuak egonkortzeko. Hirugarren ikasturtez ari dira oposaketak gainditutako hainbat langile behin behineko postuan. Beraz, langile kopuru osoa ez bada kontuan hartzen, irakaskuntza publikoaren kalitatea, atal honi dagokionean ere, kolokan ikusten ari gara.

Julen Etxeberria.Sortzen Ikasbatuazeko kidea.

ZUZENKETA: Astearteko BERRIAn argitaratu genuen Martin Fiz izan zela New Yorkeko maratoian lehenengo euskalduna. Baina lehenengoa Toñin Blanco izan zen. Barkamenak aipatuei eta irakurleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.