Ezin
Duela bi urteko azaroko guztiz bestelako mapa politikoa erakutsi dute orain AEBetan Kongresua eta Senatua berritzeko egindako hauteskundeek. Yes we can hartatik te ultraeskuindarra dastatzera igaro dira estatubatuar ugari, eta Alderdi Errepublikanoak Barack Obama garaitu du, espero zen bezala.
Senatuan ozta-ozta eutsi diote gehiengoari demokratek, baina Kongresuan errepublikanoek gehiengo nabarmena eskuratu dute. Aurrerantzean zaila, oso zaila izango du Obamak lege nagusiak aurrera ateratzea, aurretik ere oso erraza izan ez duen arren, hautetsi demokrata asko eskuindarrak baitira.
Galtzaile nabarmenen artean, Obamaz gain, Nancy Pelosi aipatu behar. Kongresuko lehendakariak, kargu horretara iritsi den lehen emakumeak, postua galdu du demokraten gainbeheraren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu