Ezker abertzalea noiz legalizatuko dute?

Irakurle bat. Peter
2010eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Ezker Abertzalea markarekin 2011ko udal hauteskundeetarako ez dut uste; akaso EAren itzalean... Baina, negoziaketak aurrera joan ahala, Espainiako Gobernuak ere pausoak eman beharko ditu, eta orduan, bai. Oraingoz, egoera hori alda dadin eta bake prozesuan aurrerapausoak eman asmoz dabilen bakarra ezker abertzalea da. PSOEk ere ez du erraza... Alderdian bertan negoziaketen eta ezker abertzalearekiko keinuen aldeko aurkari asko ditu; PP ere gor egiten ari zaio kontu horrekin, eta espainiar hiritarrak eta hedabideak ere aurka edo gutxienez mesfidati begiratzen diote ezker abertzalearekiko edozein hurbilketari.

Irakurle bat.

Legeztatzea edo boikota hauteskundeei

Nahi eta nahi ez Espainiako Estatuak legeztatu beharko du ezker abertzalea, eta Zapateroren azken adierazpenak bide horretatik doaz. Hala ere, ezker abertzalea maiatzeko hauteskundeetatik kanpo badago, Gernikako sinatzaile guztiek hauteskunde horiei boikota egin beharko liekete. Adierazpen politiko guztiak legalak izan arte, hauteskunderik ez. EAJk ere egoera horretan nora begiratu behar duen erabaki beharko luke behingoz. Baina ez dut uste horrelakorik gertatuko denik. Denbora geratzen da oraindik, eta egoera asko alda daiteke. Uste baino arinago, beharbada.

Peter.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.