Garai baten amaiera

Jose Manuel Castells Pedro Ibarra Jon Olaskoaga Joxerramon Bengoetxea Xabier Ezeizabarrena
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Bakea lehertu da», zioen 1936-39ko gerraren amaierari buruzko eleberri baten izenburuak. Distantziak distantzia, uneotan litekeena da antzeko zerbait esatea gure politika bizialdiari buruz, gogoen «lehertze» eta ikaraldi bat ere gertatzen ari bai baita.

Hala ere, eta egoera mugatzeko lehen marra batzuk zehazte aldera, honako egiaztapen hau egingo dugu: ezin ukatuzkoa da gure bozkarioa, dagoeneko ez baita itxaropen hutsa, baizik eta garai hobeen errealitatebenetakoa; edo, nahi izanez gero, garai laidogarrien garaipena. Garai berri baten ataurrean gaude, herrialde berri batean; egiaz, zoriontsuagoa denbatean.

Bozkariozko irudipen halakoa, baina, ez da zertan ez izan berantetsia. Aljeriako elkarrizketen garaian, dagoeneko, denbora kontra zeukatela adierazi zuen ETAko ordezkariak, eta, beraz, akordioak lortu beharra zegoela. Ez zen hala gertatu, begien bistakoa denez, eta gizartearen gero eta degradatze handiagoa ekarri zuen, paroxismora iristeraino, «sufrimendua orokortzera»aholkatzen zuen txosten hura zela bitarteko. Harlauza astuna zaigu Izugarrikeria halakoak saihestu ahal genitzakeelako ustea, baina ezin eragotzi digu bakeranzko bide zabaldu berrian aurrera egitea.

Aitortu beharra daukagu, era berean, ez dutela meritu makala ezker abertzalearen plataforma sustatu zutenek, eragozpenbaitzituzten: besteak beste, buruzagi nagusiak oraindik ere kartzelan izatea; zuzenbide estatu bat, edonolako baliabide«juridikoak» darabiltzana; haitzulo mediatiko bat, beligerantzia duena ohiko hornigai; eta izugarrizko madrildarkeria politikoa.

Horiek denak hala izanagatik ere, zilegi bekigu aitortzea,gai izan dira gogoeta sakon eta ondu bat egiteko; eta, itxuraguztien arabera, zintzoa. Halako errealitate bat ukatzea, bada, jarrera menderakaitzei etainolako funtsik gabekoeidagokie. Hor konponmarianton, baina etorkizun hurbilak bere ondorioak ekarriko dizkie.

Oraindik ere behin eta berriro entzuten dira iraganeko zenbait ahots, garai bateko oihartzun berberaz; «iruzur tregoa» estereotipoa barne, hainbat sasipolitikariren hain kutuna.

Terrorismoak onik eta osorik dirauela, ETAk beti bezain mehatxari diharduela, eta antzeko leloak esaka tematzeak, beraz, baliteke onuragarria izatea hauteskundeei edo dena delako ondorioei begira, baina ezinago nabarmena da errealitearen kontrako kolusio bat dela. Nolanahi ere, halako postulatuak beste garai batzuetako irrazionaltasunaren eta infantilismoaren adierazgarri dira, eta kosta ahala kosta iraunarazi nahi zaien egoerena. Haitzulo mediatikoaren zerbitzura diharduen kanpaina, bada, betiereko deiadarrez etorriko zaigu oihuka luze gabe.Ez da ezer berririk eguzkipean; ez bada, orain, aldatzen aridela errealitatea, eta laster batean.

Gainditu ditzagun, bada, senitartekoak eta lagunak erail dizkietelako asko sufritu dutenen ahots mehatxariak. Ez al da ulertzekoa haien erresumina? Hala ere, eta gorrotoak gorroto, asko dira adiskidetze hazia luze eta zabal erein duten ahotsak ere. Geroak esango digu indarkeriaren arrastoa garaitzeko gai izan garen, baina, horretarako, ezinago funtsezkoa zaigun helburu bat bete beharko du alderdi berriak: bakearen ontzian sarraztea denok.

Egin dezagun euskal herritarren bizimodua normaltzearen alde, edonolako ideologiak azaleratu daitezen eta ozenki adieraz ditzaten. Gutarrak/etsaiak binomioa desegitea ere beste aurrerapauso bat izango da, elkarbizitza egiaz normalduko bada. Hortxe dugu politika jokaleku berria, hurrengo kale kantoian, ezinbestean elkarbizitzarantz eta demokraziarantz doan bidetik jota. Hortaz, bada, poztu gaitezen denok.

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.