Usteltzearen eta espioitzaren ustezko azpijokoa, Miñao kasua izenarekin ezagututa, iritsi da Eusko Legebiltzarrera. Ezagun denez, kasu hau EAJko kargu eta agintari ezagunei lotutako enpresekin esleitutako arauz kanpoko kontratazio publikoetan datza, eta Justiziaren esku dago. Arauz kanpoko kontratu hauetan, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Barne zein Kultura sailak eta Miñaoko Teknologia Parkeko arduradunak inplikatuak egongo lirateke. Sobornatzea, eragimen-trafikoa edo prebarikazioa bezalako salaketa serioez hitz egiten ari gara. Baina, batez ere, hitz egiten ari garen hori da funtzionario publikoek euskal hiritarrak zelatatu dituztela.
Arlo judizialean ikertzen ari diren ustezko delitu horiek politikan oso sakonki eragiten dute eta, horregatik ere, esparru politikoan aztertu behar dira. Ildo horretatik, Legebiltzarrak Euskadiko bizitza publikoa garbitzea du helburu. Areago, eraikigarriak ez diren gertaeren aurrean, gure ardura publikoa zintzotasunez gauzatzen dugunak politikan lan egiten dugunen artean gehiengoa garela nabarmendu nahi dugu, ordezkarien eta ordezkatuen arteko distantzia murriztea helburu dugularik.
Izan ere, kargu publiko guztien gainean gortina zikin bat zabal ez dadin, argiguneak itzaltxikiengandik bereiz ez daitezen, eta bereziki, gardentasun politikoa guztien artean elkarbanatzen den helburua delako, ikerketa batzordea jaio da euskal Ganberan ordezkatutako bost alderdien bultzadarekin: PSE-EE, PP, EB, EA eta UPD. Aralar ere gaineratu da, eta honela, alderdi guztiak, EAJ salbu, batzordea sortzearen alde agertu dira.
Atal honetan geldituko naiz EAJk orain arte mantendu duen posizioa salatzeko, gauza bat esan duelako lehendabizi eta, geroxeago, ezberdin jokatu. Alderdi horrek garrantzi politiko handia eman zion aipatu kasuari horrek eztanda egin zuenean. Iñigo Urkulluk eta Iñaki Gerenabarrenak behin eta berriro eskatu zuten, orain arte inolako arrakastarik gabe, ustelkeria eta espioitza ustezko kasuetan inputatutako militanteek euren alderdiko txartela itzul zezatela. Euren asmoa ikerketa batzordea babestea zela ere adierazi zuten, gertatutakoa argi zedininteres osoa baitzuten eta ez zutela ezer estaltzeko. Baina, artean ere, ez zuten batzordea bultzatu eta ezta ere babestu. Bitxia, benetan.
Edozein modutan, euskal hiritarrek zer gertatu den jakiteko eskubidea dute. Bere ordezkari politikoei zintzotasuna eta garbitasuna eskatzeko eskubide osoa dute. Era berean, guregan konfiantza izan dutenei ezin diegu huts egin. Eskakizun honek behartzen die alderdiei eta erakundeei gardentasun demokratikoaz erantzutea. Baliabide guztiak jarri beharko lirateke legealdi hau kristalezko sakelen legealdia bezala gogoratua izan dadin. Eta kontu hau premiazkoagoa da, jakin izan dugun legez, interes gehiegi izan direlakohiritarren sakelak baino gehiago, hiritarren bizitza pribatua gardentzeko.
Agian, hauxe izango da aukera ona euskal bizitza publikoari buruzko benetako katarsi bat egiteko. Argitu behar den guztia argitzeko eta politikatikbaztertzeko, komeni den kasuan, bere osasun demokratikoa izorra dezakeen guztia. Honek behartzen gaitu duela gutxiko gureiraganari begirada kritiko bat botatzera. Kontuan izanbeharko genuke alde batera utzi ezin dezakegun datu bat:Justizia ikertzen ari dengertaerak hogeita hamar urteetan zehar Euskadiko Gobernuaren buru izan den alderdi batenarduradun politikoei eta instituzionaleei egotzi zaizkiela. Horregatik ere, argitara irteten ari diren usteltze eta espioitza ustezko kasuek boterea gidatzeko forma zehatz bati erantzutendioten ala ez jakitea ez legoke gaizki.
Orain arte gertatutakoa eta nabarmendu dena ikusita, jendeak, arrazoi osoz, bere buruarigaldetzen dio funtsik ote duten aurreko gobernuek botereanbetikotzeko sortu zituztenalferrikako egiturek eta horiek interes edota pertsona jakin batzuei on egiteko erabili zirela dioten salaketek. Edota,aitortu ezin diren aipatuinteresen zerbitzura, ez ote den erori edozein sistemademokratikotan onartu ezin diren jarduteetan. Besteak beste, guztion polizia gutxi batzuren mesedera dagoen polizia politiko gisa erabilia izan dela lurralde honetako hiritar jakin batzuk zelatatzeko.
Laburbilduz, hiritarrekEuskadiko bizitza publikoaastintzen duten usteltze eta espioitza ustezko kasuenatzetik zer zegoen jakitekoeskubidea dute. Eta ordezkari politikoek gure autogobernusistemaren kalitate demokratikoa zaindu behar dute: egiabilatu eta behar diren ardura politikoak garbitu, alegia.Hobe, lehenbailehen baldinbada.
PSE-EEko legebiltzar taldeko idazkari nagusia. Oskar Rodriguez
Gardentasun demokratikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu