Gipuzkoaren jatorria

Angel Rekalde Idazlea
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Erdi Aroan, Gipuzkoa eta Nafarroa bereizten dituen gaizkileen muga tirabira, borroka, liskar eta guduen lekua izan zen, eta hainbat erreferentziaren bitartez geratu da inguruko herrien memorian. Leitzan gogoan dute «lapurren bidea». Olaztin bada kontrabandisten pasabidea deitzen diotena. Gorritin monumentu bat eraiki zuten, oinaztar gipuzkoarrek mendekuz gau batean erretako gazteluaren defentsan hildakoen omenez. Tolosan Beotibarko gudua gogoratzen da. Lesakan dokumentu bat agertu zen, Oiartzungo ganboarrek (ugartetarrak), teorian Nafarroaren aldekoak zirenek, herrian egindako triskantzei buruzkoa.

Gaur egun, gure historiari buruzko eztabaida 1512ko Nafarroaren konkistaren ingurukoa da gehienbat, neurri batean 2012an ofizializatu nahi den «ospakizunaren» itzalarekin, gertakari haren 500 urte betetzen direnean. Alabaina, Albako dukearen inbasioa testuingurutik kanpo geratzen da ez baditugu haren aurrekariak kontuan hartzen. Izan ere, Nafarroak, jatorrian, orain gutxi gorabehera Euskal Herritzat identifikatzen dugunaren espazioa biltzen zuen bere baitan. Horregatik diogu Nafarroa euskaldunen Estatua izan dela hainbat mendetan.

1200 urtean, Gaztelak mendebaldeko mugatik eraso zuenean, zona hartako hiri nafar nagusia zen Gasteizek setio luzea jasan zuen eta orain EAE edo Baskongadak deitzen diogun lurraldearen okupazioa gertatu zen. 1200eko inbasioak mendebaldeko zati hori erreinuaren gainerakotik bereizi zuen; azken horrek oraindik bere independentziari eutsi zion beste hiru mendez, baina euskal herriaren bi zatien artean haustura sakona gertatu zen, hau da, gaur arte iraun duen muga instituzionala, eta askotan mentala ere bai.

Gaur egun, Gipuzkoan gure errealitateaz, lurraldeaz eta are identitateaz dugun pertzepzioa betidanik hala izan delakoa da. Eta ez da hala. «Zazpiak bat», «Laurak bat», erregearekin egindako Ituna eta oso sustraituta dauden bestelako kondaira batzuenarabera, esango genukeGipuzkoa euskal historiarekin batera sortu zela. Horrekez du errealitatearekin zerikusirik.

Gaztelaren konkistatik hasita (1200), lurraldearen antolamendu eta integrazio-estrategia jakin bat jarri zituen martxan koroak, Nafarroaren aurkako jazarpen militarrarekin jarraitzeari begira. Hortik sortu ziren ahaide nagusien indarra, oinaztarrak eta ganboarrak, haien boterea eta erasoak. Eta halaber hiribilduen foruak, kontrapisu eta jendearen defentsa gisa, koroaren babes interesatuarekin. Hala ere, Gipuzkoa ez zen 1397ra arte sortu, Getarian lehen Hiribilduen Ermandadea eratu zenean, eta lurralde batzuk beste mende bat igaro arte ez ziren sartu bertan (Deba Bailara), edota 1845era arte (Oñati).

Nabarraldek , «Gipuzkoaren jatorria» izeneko dokumental historiko bat plazaratu du ikus-entzunezko formatuan (DVD), lurralde historikoaren sorreraren eta bilakaeraren inguruan. Gaur egun, Gipuzkoa potentzia industriala da, euskal gizartearen oinarrizko erreferentzia ekonomiko eta kulturala. Funtsezko pieza da, beste eskualdeekin (Iparraldea, Nafarroa, Bizkaia eta Arabarekin) loturarik egonkorrenak eta harremanik zuzenekoenak dituen aldetik.

Baina Gipuzkoa ez da entitate isolatua; euskal identitatearen funtsezko alderdia da. Gipuzkoa Espainiako koroaren aginte gogorraren pean hazi da, baina gutxi zor dio esku-hartze horri; ez foruek,ez bidalitako tropek, ez armarriaren (grazia baino gehiago, iraina) opari pozoituak, ez dute ezer egin gugatik.Jendearen indarra eta lana izan da gaur egungo potentzia hau sortu dutenak. Garrantzitsua da gure iraganaezagutzea, historiaren memoria kritikoa gordetzea, menperatzeko eta borroketarako tresnatzat berriro erabil ez gaitzaten. Gaizkileen muga ospetsua desager dadin, barne-mugak hautsi eta independentzian bat egingo duen lurraldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.