Gogor
Sarkozy, Fillon, Alliot-Marie... Frantziako Gobernua eta Lehendakaritza urduritzen ari dira. Atzo, erretreten erreformaren aurkako hamaikagarren greba eta mobilizazio egunean, lekuz kanpo ere bazeudela iduri zuen.
Kaleko protesta gero eta jendetsuagoak -iturri ofizialen datuak direnak dira-, ikasleek langileekin bat egin izana, erregai eta bideen blokeoak agintariengan eragina izaten ari dira, euren egitasmoetan atzera ez dutela egingo dioten arren. Indarkeria erabiliko dutela mehatxuka hasi dira. Indarkeria erabili, beste aldean ez egon arren, grebaeta mobilizazioen aurka.
Aste honen hondarrean dira lan erreforma bozkatzekoak, herritarren aurkako neurria -inkestek argi azaltzen dute norekin diren herritarrak-. Egunotako pultsua gogortzeko nahikoa osagai badago. Diputatuek herritarrentzat edo herritarren kontura diharduten erakutsi beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu