Gora eta gora

Koldo Aldabe.
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun


Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok PSOEn duen lidergoa Madrilgo filialean egin diren primarioetan hankaz gora jarri dela esan eta esan ari diren unean, gobernuburu gisa duen sinesgarritasuna okerrago daukala agerian utzi dute Espainiako Lan Ministerioak emandako datuek.

Enplegua sustatzeko ei zen lan erreformaren aplikazioak zer utzi du emaitza gisa? Hego Euskal Herrian, 1.764 langabe gehiago. Jaurlaritza eta Nafarroako gobernua Madrilen esanetara dabiltzanez, Zapateroren porrota Lopezena eta Sanzena ere bada.

Gora eta gora doan multzo bat da langabeena; lan erreforma gorabehera, kontratu ia denak aldi baterakoak dira; Hego Euskal Herriko langabeen herenek ez dute langabezia saririk... Langileen eskubideak murriztu dituzte lanpostuak sortzeko aitzakia gisa. Ikusten da non eta nolakoak diren emaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.