Grebaren eskarmentua
Espainiako patronaleko buruak krisitik ateratzeko azken errezeta eman du: «Beharginek lan gehiago egin behar dute, eta, tamalez, diru gutxiago irabazi». Tamalez hori langileentzat da; bere negozioak pikutara bidali dituen enpresaburua patronaleko buru izateak ematen du bere burkideen mailaren berri.
Horien aurka eta horien menera dabiltzan gobernuen aurka pultsuan dabiltza langileak. Egunotan, Gipuzkoako metaleko sektorean eta Ipar Euskal Herrian.
Eskarmentu faltarik ez dute, azken urte luze honetan hainbat greba egin baitira Euskal Herrian; orokorrak, lurraldekoak, sektorekoak. Arrakasta ere ez da makala izan deialdi gehienetan, eta Ipar Euskal Herrian haziz doa langileen erantzuna, grebak erradikalizatuz. Euskal Herri osorako ekimen bat falta da, ordea, bandera eta lurraldea gora-behera, etsaia batuta ari baita langile guztien aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu