Hogei urte bete dira igandean Berlingo harresia erori zenetik. Erori zentzu politiko edo ideologikoan, zentzu fisikoan eraitsi edo botatzen hasi zirelako, musika, zarata, argi eta ikuskizunez beterik pozarren egindako jai itzel baten erdian. Eraisten ekin eta jarrai zuten laster suntsitu arte. Harri edo horma zatiak, hogei urtez batak eta besteek margotutako graffiten kolore pixkarekin batzuek mundura zabalduz gerora, zati faltsuekin ere, zati batzuek. Hainbat urtez bi zatitan zegoen Alemania bat egin zuteneko efemeridea pozez gogoratu zuten milaka alemaniarrek[...].
Harresi bat baino zerbait gehiago erori zen susmoa dut, dena den, duela hogei urteko gau hartan. Egun edo gau bateko kontua ez ezik ordura arteko hainbat urteko eraginez komunismoaren erortzea edo eraistearen sinbolo nabarmena izan zelako Berlineko harresi edo hormaren botatzea. Aleman pobre eta aberatsak, gorriak eta beltzak, demokratak eta federalak edo, ordena berean, komunistak eta demokratak, onak eta gaiztoak. Bi Alemaniak bat egin zuten baina, esan bezala, ez hori bakarrik.
Harrezkero, ordu arte gainbehera zegoen sistema komunista mundu osoan kilikan hasi zen, askotan erabat ezabatuz, beste batzuetan ahulduz edo Kuba bezalakoren baten irmo eta sendo mantenduz, hori bai, bertako bizi kalitatea nabarmen jaitsiz eta aski ezaguna den inguruko potentzia handien blokeoa jasan edo sufrituz. Hogei urte geroago badirudi Castro bera ere zuzentzeko asmoekin ari dela.
Badira, zorionez, oraindik sozialismo kutsuaz aurrera darraien herririk ere. Kutsua, besterik ez bada ere eta, hara nondik nora, hauek dira militarren edo polizien inboluzioak sufritzen dituztenak. Horra hor berton Ekuadorren kasua, hamarkada urteak demokrazia pitin bat lortzeko eta egun edo gau batetik bestera polizia mordo batek dena pikutara botatzen ahalegindu dena.
Hurbilago dugu, dena den, eraitsi beharreko beste harresi bat. Larunbatean Bilboko kalean izan ginen eta ez zirenen artekoa. Goazen bada!
Harresiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu