Hauteskundeak baino gehiago

Aurrera
2010eko urriaren 26a
00:00
Entzun
Hauteskundeetan egotea garrantzitsua da, baina ezker abertzaleak ezin badu joan, ez da gure amaiera. Hainbat urte daramagu horrela, eta batzuek desagertuko ginela uste badute ere, hemen jarraitzen dugu.

Ez da gobernua izango ezker abertzalearen ekinbidea -eta ez soilik hauteskundeetarako parte-hartzea- bermatuko duena, euskal herritarron mobilizazioak baizik. Eskubide zibil eta politikoen aldeko harresi igaroezina eraiki behar dugu, eta, horrez gain, nire ustez garrantzitsuena dena: herritarrok Euskal Herria eraikitzeari ekin behar diogu gaurdanik, eremu guztietan. Gaurdanik biharko Euskal Herriaren oinarriak eraikiz joan behar dugu.

Aurrera! Borrokarako garaia da, antola gaitezen, eremuz eremu, eta gure erabateko askatasuna lortuko dugu! Soilik ondo antolatutako herriak lor ditzake helburu handiak!

Aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.