Hil da!

Josu Amezaga › Argia
2010eko urriaren 31
00:00
Entzun
Multikulturalismoa hil egin da!

Aldarri horrekin debate handi baterako puntua bota du Angela Merkelek. Porrot egin ote du jendarte multikulturala eraikitzeko saioak?

Estatu nazioen erronketako bat izan da beti nola kudeatu kultur aniztasuna, komunitate politiko bakarra eraikitzeko orduan. Horregatik izan gara beti euskaldunok arazo Espainia eta Frantzian. Erronka horri aurre egiteko hiru eredu nagusitu dira Europan: segregazioa, Alemanian (etorkinak lanera datoz soilik, ez gure naziokide izatera); integrazioa, Frantzian (etorkinak frantsestu behar ditugu, naziokide bilaka daitezen); multikulturalismoa, Erresuma Batuan (nazio politikoa kultur ezberdinen gainean eraiki).

Nago porrot egin duena ez dela multikulturalismoaren politika, nazio estatuaren izaera bera baizik. Bereziki, komunitate politikoa eta kulturala berdintzeko asmoa. Kulturaniztasuna, fenomeno sozial gisa, lehendik datorren errealitateaz gain orain globalizazioari ere ezinbestez lotutako fenomenoa baita. Eta horrekin bizi beharko dute herri gisa garatu nahi duten komunitateek.

Euskaldunontzat ere, debate ekidinezina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.