HITZORDUA. EAE-ANVren 75. urtemuga. Bestelako abertzaletasuna

EDUARDO RENOBALES
2005eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
hautes-agenda-zint-s>Zailtasun handi hau zela eta, Euskal Herria abertzaletasun eskuindarra baina zerbait gehiago zela aldarrikatzeko beharra sortu zen. Jakina, jelkideak Primo De Riveraren debekuaz gero, aginte espainiarrarekiko nolabaiteko akordiora moldatuak ziren. Egoerak batzuen interes partikularrak babesten zituen arren, euskaldun guztien eskubide kolektiboen aldeko aurrerapenak egitea galarazten zuen. EAE-ANV behar hartatik sortu zen.1965. urtean Caracasen argitaratutako agiri batean, Venezuelako hiriburuko Eusko Abertzale Ekintzaren komiteak zera jartzen zuen alderdiaren izaera ideologikoaren oinarrian: euskaldunak izatea. Handik aurrera, hainbat jokabide garatu beharko ziren bi bide paralelo eta osagarriak ibiliz: euskaldunok herri eta nazio gisa onartuak izatearen aldeko borroka, eta ezberdintasun ekonomiko eta sozialak berdintzeko justizia sozialaren aldeko lana. Handik sortuko dahistorikoki kuttunetarikoa izan den militantzi ekintzalearen leloa: Aberri librea, gizon libreentzat.Eusko Abertzale Ekintza-ANV aldiberean alderdi hausle eta aitzindari gisa aurkezten da. Apurketa iragan sabinianori dagokionez, JEL leloaren nagusitasunari. Jarrera honek eduki ideologikoak berritzera darama zuzen-zuzen, abertzaletasun modernoago eta zabalagoaren hastapenak finkatzera. EAE-ANV politika egiteko era demokratikoa eta ideia desberdinak zituztenen arteko adostasuna finkatzeko sortzen da. Norberaren kontzientzia askatasunetik, eta nortasun ezaugarri jatorrenak indartuz (euskara bereziki), abertzaletasuna gure izaera nazionala errespetatzen zuten denei irekia, eta elkar ulertzeko gune komunak zabalduz.Hori guztia soilik talde aurrerakoi batean aurkitu daitekeen eskuzabaltasun militantearen barruan. Handik mamituko dalelo ekintzale berri bat: Lehen aberria, gero alderdia. Jakina, jarrera honek, halabeharrez, politika arruntaren munduko hipokrisian oztopo, zailtasun eta zikoizkeriak besterik ez ditu topatuko. Alde batetik, ezker espainiarrek ez dute EAE-ANVk egin nahi duenaz ezer ulertuko. Ohikoa da ezker espainiarrak inolako moduan ez aztertzea «euskal gatazka» bezala ezagutuko dena. Ez dira gai izango abertzaletasun aurrerakoia laguntzeko, nahiz eta EAEk zintzoki eta indarrez apustu egin Errepublikaren alde oso gatazkatsua zen marko politiko batean, eta nahiz eta euskaldunen beste ikusmolde bat eskaini, EAJk bultzatutako katolizismoa zorrotz eta ideologi eskuindarretik arras ezberdina.Jelkideek, San Andresgo manifestua agertzen den une beretik, eraso eta inguratze estrategia etengabea hedatuko dute. Gaur egun arte iraun du EAE-ANV boikotatzeko eta gutxiesteko obsesioak. Jarrera horrek zailtasun asko ekarriko ditu, ez bakarrik eguneroko lanean, garapen ideologikoan ere bai. Propaganda eta militanteak hartzeko lana burutu nahi zuten guneak murriztuko dituzte eta Eusko Lurra-Tierra Vasca egunkaria boikotatu.Ekintzaleak indartzea eragotziko du horrek. Gaurkoarekin alderatuz, 1930 oso mundu ezberdina zen, komunikazioak askoz motelagoak eta zailagoak ziren, kohesioa korapilatsuagoa. Estutasun materialak areagotzen direnean, edozein taldetan dauden ezinbesteko desadostasunak azaleratzen dira. Desadostasun horiek bultzatu zuten okerrak suertatu ziren erabakiak hartzera, eta horrek ez zion asko lagundu EAE-ANV bezalako alderdi txikiari.

Hala eta guztiz, 1936an Eusko Abertzale Ekintza asko berritu eta indartutako taldea zen, eta etorkizunari begirako aukera interesgarriak zituen. Une hartan ekaitz frankista sortu zen eta 40 urtean askatasun publikoaren edozein adierazpen zanpatu zituen. Baina eraikuntza nazionala eta ezkerreko ideia horiek ez ziren galdu. Sustrai sakonak botata zituen euskal langile askoren portaera kolektiboetan. Eta herentzia historikoa, isilpeko borrokan eutsia, trantsizioko garai berriei egokitu zen. 1979ko udaberrian Altsasun Herri Batasunaren aurreneko Mahai Nazionala sortu zen, EAE-ANV bere sustatzaile nagusietarikoa izanik, eta egun ere EAEk jarraitzen du parte-hartze aktiboa izaten, ezker abertzalearen baitan zein hainbat forotan.

Eusko Abertzale Ekintza hauteskundetan arrakastarik gabeko indar politikoa izan da. Horrek, beste edozeini, erremediorik gabe, desagerpena eta ahanztura ekarriko lioke. Ez da EAE-ANVren kasua. Gaur, San Andres Egunean, bere 75. urtemuga ospatuko du, eta bere ideiak euskal gizartean egoteaz gain, haren sektore zabalek bereganatu dituzte. Honen guztiaren zergatia Eusko Ekintzaren sortzeko mamian kokatzen da. Hauteskunde garrantziaz eta bitartekoz labur, baina euskal abertzaletasun guztiaren indartze ideologikoan luze. EAE-ANVk ekarri zizkion abertzaletasunari demokrazia kontzeptua, ezberdinei begirunea, elkarrizketa tresna politiko gisa ulertzea, eta Euskal Herriari buruzko ikuspegi batua eta modernoa. Autodeterminazio eskubidea euskal gatazka bideratzeko tresna behin betiko gisa onartzen da. Egun hain arrunta iruditzen zaigun hau guztia ez zen existitzen 1930. urteko euskal bizitza politikoan. EAE-ANVk garraiatu zuen euskal abertzaletasuna XIX. mendetikXX. mendera, tarteko geltokirik gabe.Amaitzeko ezin utzi aipatu gabe beste lelo ekintzale bat: Berdin da nondik zatoz, baizik eta nora goaz. Bidearen bukaeran, herri gisa euskaldunok larritzen gaituzten arazoen konpontzean ziur nago presente egongo direla Eusko Abertzale Ekintzaren militante guztien ideiak, lana eta ahaleginak.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.