Euskarak inoiz izan gabeko atzerapausoa izan du azken 150 urteotan, legedia eta immigrazioa ekuaziopean. Eta, hala ere, eta egindako lan eskerga izugarriari esker, %40ko populazio horren seme-alabetako asko, gehienak esango nuke, euskalduntze bidean jarri dira. Alde horretatik, «euskal mirari» dei lekiokeena gertatu da ze, kolono jarrera izatetik urrun, askok euskalduntze bidea hartu dute. Zoriontzekoa iruditzen zait, eta baloratzekoa, gure altxorra, eta garaipena. Garrantzizkoa iruditzen zait, halaber, belaunaldi hori zaintzea, eta trantsizio horretan izan lezaketen zeinahi oztopo (euskara maila pobrea, euskararekin duten «harreman sozial eskasa» dela medio) saihestea.Hartara, hobe da euskal esparru soziala zabaldu, «euskara langa» ezarri baino. Prozesu batez ari baikara, eta bilakaerari erreparatu behar baitzaio.
Jude.
Immigrazioa eta euskara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu