Indar metaketa ezinbestekoa

Aitor. Aitzin
2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Indar metaketa da bide bakarra, ez dago besterik Euskal Estatua lortzeko bidean. Utz ditzagun labelak behingoz, ni zu baino hobea, ni zu baino euskaldunagoa... haurtzaindegitik aspaldi irtenak behar genuen ezta? Animo eta aurrera Espainiako eta Frantziako estatuei aurre egingo dien indar metaketa orori; hori da bidea, zalantzarik ez dago!

Aitor.

Indar metaketa ez da errezeta bakarra

Ikusi berri dut mahai-inguru bat Hamaika telebistan eta askotan azaltzen den iritzi mota bera azaltzen han ere. Ematen du lerrokatu behar dutela proposamen politiko guztiak orain ematen ari diren adierazpen mahaietara nahitaez. Herritarrok aukerak eduki behar ditugu nor den egokiena aukeratzeko orduan, eta ez da erreala esatea siglen gehitzeak eta horien batuketa bakarrak direla onargarriak.

Bakea lortzeko bidean eta erabakitzeko bidean ezin dugu jarraitu apustu zahar batekin, zenbat eta okerrago orduan eta hobe. Utz diezaiogun bakoitzari bere proposamenak kaleratzen, eta izan gaitezen herritarrok erabakitzen dugunak, horretarako bideak eta bitartekoak erabiltzeko aukera denen esku jarriz.

Aitzin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.