Horregatik, jarraitu borrokan independentzia eta sozialismoa lortu arte, eta ez erori euskal burgesiaren tentazioetan. Egin dezagun gure bidea!
Independentista sozialista.
Etsai egin nahi hori
Ez zait iruditzen EAJko burkideak gizon portatzen ari direnik azkenaldi honetan. Joko politikotik haratago, zergatik ari dira euskal abertzaletasunaren nolabaiteko bat-egiteari oztopoak jartzen? Zergatik elkarren artean liskarra sustatzen? Zergatik gure artean borrokatu eta ez PSOErekin eta enparauekin?Ez dut ulertzen Adierazi EH beraien etsai nagusi bilakatzeko arrazoia. Izan ere, Urkullu, Ortuzar, Azkuna, Bilbao, Imaz... denak ez du balio.
Irakurle bat.