Inork argituko al dit Batasunaren estrategia?

Mikel. Mikel
2010eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Ea Batasunekoak gauzak argitzen dituzten. EAJri alde guzietatik egurra eman, eta, ondoren, elkarlana eskatzen; egun batean EAJ-PSOEren artean ezkutuko akordia dagoela esan, eta, hurrengoan, elkarlanerako proposamena egin. EAJ eta Aralar estrategia espainolistan daudela salatu, eta, ondoren, Aralarrekin Gernikan agertu. Lortu Arte EArekin, baina ez Nafarroa Bain, baina, bitartean, Nafarroako dekalogoa sinatzen.

Norbaitek argituko al dit hau guztia?

Mikel.

Ni ez noa

Ni ez noa ETAren aurkako manifestaziora (Urkulluk proposatua), Euskadi eta askatasuna nahi dudalako, hau da, independentzia. Horrek ez du esan nahi Estatuaren biolentziaren aurrean eginiko ETAren atentatuen alde nagoenik. Ez dudalako uste Estatuaren biolentziari biolentziaz erantzun behar zaionik; ez dut sistema kapitalista totalitario baten modura jokatuko, baizik eta denon batasunaz eta ideologia askatasunez, iragan manifestazioan ikusi zen lez.

Gora Euskal Herria askatuta, gora bakea eta gora euskal gazteria. Preso politikoak eta gazte abertzaleak kalera eta klasera!

Mikel.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.