Hector Iglesias. Baiona
Iruña-Veleiako gaia eta egiari benetako izua
Alberto Barandiaran kazetariaren elkarrizketa bat, duela gutxi Berria n agertutakoa, irakurri dut. Eta baita ere argitaratu berria duen liburua: Veleia afera. Bietan nire izena aipatzen du. Barandiaranek nahi duena pentsatzeko, errateko eta idazteko eskubide osoa dauka. Eta partziala izateko eta barregarri geratzekoere bai. Adierazpen askatasuna da. Dena dela, liburu horretan Albertok nire ikerketa-artikulua-A4 formatuan 230 orrialde dituena, hau da, 500 orrialde liburu formatuan, eta duela urtebete pasa frantsesez idatzia eta CNRSeko webgunean argitaratua izan dena- bizpahiru orrialdetan laburtzen du. Hori ez da serioa. Gaia oso teknikoa da, eta, gainera, behin baino gehiagotan Barandiaranek ez du iduriz oso ongi ulertzen nik idatzitakoa. Bere liburuan egin dituen laburpena eta aurkezpena ez dira zehatzak. Argi dago Lakarra eta Gorrotxategi bere lagunak direla. Baina hori ez da argudio bat. Hizkuntzalaritzaren arloan bederen, bere elkarrizketak eta liburuak oker batzuk dituzte. Baina baita ere manipulazio zakar eta ageriko batzuk agerrarazten. Egiari benetako izuarekin begiratzen diotenen manipulazio eta deskalifikazio horiek ez naute inpresionatzen. Azkenik, Elkar argitaletxearen jarrera aipatuko dut. Aurten Iparraldeko edizio arduradunak esplikatu zidan nire ikerketa-lana oso interesgarria zela baina jendeari ez zitzaiola batere interesatzen Iruña-Veleiako gaia eta, beraz, ezin zela, zoritxarrez, horrelako gai bat argitaratu. Handik hilabete batzuetara Elkar argitaletxeak Barandiaranen liburua, Iruña-Veleiako gaia lantzen duena, argitaratzea erabaki zuen.
Hector Iglesias. Baiona
Hector Iglesias. Baiona
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu